XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

b) Zergen tributua:
1. Likidatu.
2.Bildu.
3. Zigorketak eman.
4.Ordainketak noiz egingo diren erabakitzea, barkatzea, e.a.

c) Zerga bilketa honetan sortzen diren eragozpenak zuzentzeko juraduak izendatzea.

Azkeneko konbenioa (1969koa)
Azken konbenio honen bidez Nafarroako Diputazioak Haziendari 230 milioi pezeta eman behar dizkio.

Lehen 21 milioi zirenak, orain kantitate honetara iritxi dira.

Baina orain beste zerga batzu ere biltzen ditu: Tráfico de empresasena, Luxozko gauzena eta Zerga bereziena; kontzeptu hauetaz beste kantitate batzu ordaintzen dituelarik.

Hiru zerga hauk biltzearen truke, Diputazioak beste 390 milioi pezeta ordaindu behar ditu, kantitate hau urteoro berrikusia delarik.

390 milioi pezeta hauk 1970 eta 1971n bakarrik kobratu ziren, hurrengo urtetan zifra hori gehituz joan zelarik.

Ikusten denez, urte batetan krisi ekonomiko bat gertatzen bada apartatu honetan bilduko den dirua gutxiago izango litzateke, bitartean Diputazioak diru multzo berdina ordaindu behar diolarik Madridi.

Kantitate hau ordaintzeko, 1971n, Nafarroako Diputazioak 907 milioi pezeta bildu zituen, hemendik 360 milioi pezeta eman zituelarik, hau da, ehuneko 42,2.

Espainiako Haziendak entrepresa exportatzaileei konpentsazio ekonomikoak ematen dizkie, aurretik kobratutako zergen zati bat itzuliz.

Era honetan produktu hauk konpetitibogoak dira, atzerrian nahiz atzerriko mugak pasatzerakoan beste zerga batzuk ordaindu beharrean aurkitu eta alderki on haik pixka bat apalduak geratu.